FAGUS Alkiza

Alkiza: bioaniztasunaren alde egindako tokiko ekarpen baten adibidea

Bost urte igaro dira Hernio-Gazume ofizialki Kontserbazio Bereziko Gune izendatu zutenetik eta Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa martxan jarri zenetik.

Alkiza aparteko ingurune natural batean kokaturik dago. Bertan bizi direnek,  aurreko belaunaldiek ingurunearekiko harremana ulertu eta bizitzeko zuten modu bereziari esker, arbasoengantik oinordetzan jaso duten ondare natural paregabea estimatu eta zaintzeko aukeratu dute.

Udalak eta alkizarrek, herriko zein eskualdeko zenbait eragilerekin batera,  10 urte daramatzate naturaren eta gizakiaren arteko harremanaz gogoeta egiten eta urte gutxiren buruan erabateko dependentziatik ia guztizko axolagabetasunera igaro den lotura berreskuratu eta indartzeko lanean.

Bere sorreratik, FAGUS-ALKIZA Hernio-Gazumek eskaintzen digun aberastasun naturala eta kulturala ezagutzeko eta bioaniztasunaren aldeko ekimen eta ekintza desberdinak abian jarri diren tokia izan da.

Urte hauetan egindako lanaren emaitzak ezagutzera emateko, Alkizako Udalak herritar guztiei irekitako ekitaldien egitaraua antolatu du. Egitaraua irailaren 21 eta 22an gauzatuko da  Donostiako Aquariumean eta Alkizan.

Gehiago irakurri: Alkiza: bioaniztasunaren alde egindako tokiko ekarpen baten adibidea

Sormenaren Kabirako hautatutako proiektuak

sormenaren-kabia-logo

BI IZANGO DIRA  SORMENAREN KABIAN PARTE HARTUKO DUTEN ARTISTAK

Poliki-poliki eta mimo handiz hasi ginen gure kabia eraikitzen, orain iritsi da hau betetzeko unea. Uztailaren hasieran Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien lehen edizioan parte hartzeko deialdia egin genuen eta aleka-aleka  asko izan dira iritsi diren proposamenak, 23 orotara. Lehen ekitaldiak gure aurrikuspenak gainditu ditu eta ezustekoa ere eman digu!

Gure asmoa hautagai guztien artean bakarra aukeratzea bazen ere, finalera iritsitako bi proiektuen maila ona ikusita, azkenik, Sormenaren Kabia Artistentzako Egonaldien lehen edizioan bi artistek parte hartuko dute. Izan ere,  epaimahaiak,  bertan parte hartzeko aukera eta   1000€ko beka bi artista hauei ex aequo ematea erabaki baitu:  Kimia Kamvariri eta Txiki Keixetari.

Gehiago irakurri: Sormenaren Kabirako hautatutako proiektuak

SORMENAREN KABIA, ARTISTEN EGONALDIRAKO DEIALDIA

sormenaren-kabia-logo

AURKEZPENA ETA HELBURUAK

Fagus Alkiza Intepretazio Zentroak, Gipuzkoako kultura maparen barruan egitasmo artistiko berri bat jarri du abian. Euskal Herriko sortzaileek ez ezik, mundu osoko artistek ere tokia izango dute sormen laborategi honetan.
Artistentzako hausnarketarako, sormenerako eta lanerako gune bat sortu eta landa ingurua eta artea eskutik doazela erakutsi nahi dugu.

Sormenaren Kabia kultura eta ezagutzak elkarbanatzeko, ikerketarako eta difusiorako gunea izateko xedearekin jaio da. Artearen sorkuntza gizarteratzeko eta sozializatzeko tresna izan nahi du Gipuzkoa osorako.

Artistei euren sormen prozesuak gauzatzeko espazioa eskaini nahi diegu eta horretarako, Sormenaren Kabia artistentzako egonaldiak martxan jarri ditugu.

Gehiago irakurri: SORMENAREN KABIA, ARTISTEN EGONALDIRAKO DEIALDIA

Gema Arrugaeta, Argazki Erakusketa

Gema Arrugaeta Erakusketa 2018

2018-ko Ekainak 22-tik - Uztailak 22-ra ikusgai FAGUS-en.

Ekainak 22-tik aurrera, astearte, asteazken eta ostegun arratsaldetan, 16:30tatik 19:00tara irekita egongo da Fagus. (Irailerarte). 

Animatu!

Laguntzaileak

Alkizako Udala Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako FOru Aldundia Udalsarea 21 Natura 2000
NaturtzaindiaURMARA MuseoaGesto Natura

Buletinean izena-eman

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko:

  • Telefonoa: +34 943 690 235

Sare sozialak

Sare sozial naguesietan jarraitu edo zabal iezaiguzu. Edota RSS bidez, gure berriak jarraitu.
Hemen zaude: Hasiera Berriak