FAGUS Alkiza

SORMENAREN KABIA, ARTISTEN EGONALDIRAKO DEIALDIA

sormenaren-kabia-logo

AURKEZPENA ETA HELBURUAK

Fagus Alkiza Intepretazio Zentroak, Gipuzkoako kultura maparen barruan egitasmo artistiko berri bat jarri du abian. Euskal Herriko sortzaileek ez ezik, mundu osoko artistek ere tokia izango dute sormen laborategi honetan.
Artistentzako hausnarketarako, sormenerako eta lanerako gune bat sortu eta landa ingurua eta artea eskutik doazela erakutsi nahi dugu.

Sormenaren Kabia kultura eta ezagutzak elkarbanatzeko, ikerketarako eta difusiorako gunea izateko xedearekin jaio da. Artearen sorkuntza gizarteratzeko eta sozializatzeko tresna izan nahi du Gipuzkoa osorako.

Artistei euren sormen prozesuak gauzatzeko espazioa eskaini nahi diegu eta horretarako, Sormenaren Kabia artistentzako egonaldiak martxan jarri ditugu.

 

Alkiza, bere kokapen geografikoagatik, gune estrategiko batean dagoela komentzituta gaude: Hernio mendiaren magalean, Europa 2000 Sarean aitortutako naturgune zoragarri baten erdian dago Alkiza. Gipuzkoaren bihotzean, herri giro lasaia eskaintzen du eta aldi berean, kilometro gutxira ditugu Donostia, Baiona, Bilbo naiz Euskal Herriko gainerako hiriburuak zein aireportuak ere. Alkiza natur ingurune paregabean dago, mundutik gertu, baina, hiriko erritmo eta zaratatik urrun.

Sormenaren Kabiak, Gipuzkoako landa ingurunean egiten den jarduera aintzakotzat hartu eta lurraldeko biodibertsitatea eta paisaiaren inguruko balioak mantentzeko baliabidea izan nahi du. Herrira etorritako artistek baserritarrek aspalditik bioaniztasunaren kontserbazioan izan duen garrantziaz jabetzeko aukera paregabea izango dute. Bertatik-bertara ikusi ahal izango dute gizakiok paisaiaren eraikuntzan eta bioaniztasunean  izan dugun eta dugun garrantzia.  

Sortzaileen eta herritarren artean elkarlana eta sinergiak sortzeko aukera eskainiko du Sormenaren Kabia-k. Hala, proiektuan parte hartzen duten artistei herriko eragileekin zein gainerako herritarrekin hartu-emanak izateko aukera emango zaie.

Sormenaren Kabia Alkizako Udalak, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak, Alkizako Ostatuak, Lete Nezakaletxeak, Inazio Urruzola Txakolindegiak eta Koldobika Jauregiren Ur Mara Museoak sustatutako proiektua da.

deialdia

ZER ESKAINTZEN DU SORMENAREN KABIAK

Sormenaren Kabiak honakoa eskaintzen diei hautagaiei:

  • Lete Nekazaletxeko apartamentuetan hamabost eguneko egonaldia. Apartamentu guztiek sukaldea dute eta gurpildun aulkientzat egokituta dago  horietako bat.
  •  1000€-ko  beka dieta mantenurako.
  • Lanerako hiru gune ezberdin:
    • Lete Nekazaletxean bertan.
    • Ur Mara Museoan.
    • Inazio Urruzola Txakolindegian.
  • Hautatutako pertsonak hala nahiko balu, proiektua garatzeko aholkularitza jasoko luke Koldobika Jauregi eskulturgile ospetsuaren eskutik.

EGONALDIAREN IRAUPENA

Egonaldiak hamabost eguneko iraupena izango du eta 2018ko iraila eta urria bitartean gauzatuko da. Deialdian aukeratua izango den artistarekin adostuko da data zehatza.

HAUTAGAIAK

  • Deialdi honetara adinez nagusia den edozein artista aurkeztu daiteke, hasi berria izan edo eta eskarmentu handikoa izan.
  • Edozein disziplina artistikotako proiektuak onartuko dira.
  • Aurkeztutako proiektua Sormenaren Kabiak eskaintzen dituen baliabide eta baldintzetara moldagarria izan beharko da.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdian aurkezteak honako konpromiso hauek onartzea dakar:

  • Aukeratua izan den artistak, adostutako datetan egonaldian parte hartu beharko du. Baldintza hau beteko ez balu, 1000€ko beka eta egonaldian parte hartzeko aukera galduko lituzke.
  • Egonaldiak irauten duen bitartean, artistei,  noiz edo noiz, euren lan prozesua jendaurrean edo eta komunikabideen aurrean azaltzea (tailer bat edo hitzaldi bat eskaniz adibidez) eskatuko zaie horregatik aparteko ordainsaririk  jaso gabe.
  • Sormenaren Kabia-n parte hartzen duen sortzaileak egonaldiari buruzko memoria bat aurkeztu beharko du proiektuan parte hartu eta  gehienera, bi hilabeteko epean.
  • Artistak egonaldian zehar ingurumenareriko eta herritarrekiko errespetuz jokatu beharko du. Sorkuntza prozesuan ezingo du ingurumenari kalte egin dieziokeen materialik edo teknikarik erabili.

HAUTATZEKO BATZORDEA ETA IRIZPIDEAK 

Proposamen guztien balorazioa egiteko asmoarekin, antolakuntzak epai-mahai bat osatuko du. Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren webgunean argitaratuko da epai-mahaia osatu duen taldeko pertsonen zerrenda. Halaber, aukeratua izan den proeiktua ezagutzera emango da webgunean.

Aurkeztutako lan guztien artetik bi aukeratuko dira. Bozka gehien lortu dituen artistak parte hartzeari uko egingo balio, automatikoki bigarren postuan geratu den sortzaileari eskaniko litzaizkioke egonaldia zein beka ere.
Epai-mahaia edozein delarik ere, irizpide hauek izango dira kontuan hartuko direnak:

  • Proiektuaren originaltasuna.
  • Proiektuaren koherentzia Fagusen hiru ardatzekin: Natura, gizakia eta kultura.
  • Sormenaren Kabia-k eskaintzen dituen lan-espazioetara eta baliabideetara egokitzapena.
  • Artistak proiektuan parte hartzeko azaldu duen interesa.

IZEN EMATEA

Izen emateko epea 2018ko uztailaren 5etik abuztuaren 6ra egongo da zabalik. Deaialdiaren emaitza irailaren 3an jakinaraziko da Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren webgunean (www.fagus-alkiza.com).

Hautagaiak astebeteko epea izango du egonaldiaren onarpena egiteko.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

  • Izen emateko dokumentazio postaz edo emailez bidali daiteke. Nahi izatera, eskura ere eman daiteke.
  • Izen-ematea egiterakoan hurrengo datuak jarri beharko dira: izena, abizenak, helbidea, e-maila eta  harremanetarako telefono zenbakia.
  • Proiektuaren deskribapena. Artistak berak aukeratu dezake formatoa. Idatziz egindako proiektu bat izan daiteke, baina, baita bideo bat edo eta bestelako euskarri batean egindako lan bat ere.
  • CVa eta aurkezpen eskutitza edo eta bideoa. Aurkezpen horretan Sormenaren Kabia-n parte hartzeko duen interesa edo motibazioa zein den azaldu beharko du.
  • Nortasun agiriaren edo Pasaportearen fotokopia bat.
  • Eskaera Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbide elektronikoan egin daiteke.
  • Posta bidez bidaltzeko edo eskura emateko helbidea:

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa
Alkizako Plaza Zenbaki Gabe
20494 Alkiza

JABETZA INTELEKTUALA ETA IRUDI ESKUBIDEAK

Parte-hartzaileak izango dira aurkezten dituzten proiektuen egile eta originaltasunaren erantzule, eta proiektuen gaineko jabetza intelektualeko eskubide guztiak legez dagozkiela bermatuko dute.

Hautatutako sortzaileak Alkizako Udalari utziko dizkio proiektuari dagozkion irudi eskubideak, Sormenaren Kabia-ri buruzko  jardueren berri emateko argitalpen, katalogo edo dena delakoetarako, bai  paperean zein modu digitalean argitaratzeko.

Deialdi honetan emandako datu pertsonalak Sormenaren Kabia proiektuko fitxategi batean sartuko dira. Aukeratutako artistak, antolakuntzari bere izena proiektu honen xedeen barruan komenigarritzat jotzen duen moduan aipatzeko baimena emango dio.

Parte-hartzaileek proiektu honen lan-guneetan hartutako irudietan (argazkiak, bideoak, sare sozialak e.a) ager daitezkeela onartuko dute.

Deialdian parte hartzeak deialdiaren oinarri hauek onartzea dakar.

KOMUNIKABIDEETAN AGERRALDIAK

Kabia prest Alkizan, udazkenean sortzaile batek bertan egonaldia egin dezan (Diario Vasco).

Jasotzeko eta emateko habia (Berria).

Alkizako Sormenaren Kabian egonaldia egin nahi duen artistak irekita du izena emateko epea (28 Kanala).

Alkizan hamabost eguneko egonaldi artistikoa egiteko aukera (Ataria).

Alkizan proiektu kulturala garatzeko beka emango dute (Noticias de Gipuzkoa).

Sormenaren Kabia artistentzako egonaldia abiatu dute Alkizan (GARA)


Adobe PDF file icon 24x24 Deialdiaren edukiak, PDF honetan jaitsi ditzakezu.

Laguntzaileak

Alkizako Udala Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako FOru Aldundia Udalsarea 21 Natura 2000
NaturtzaindiaURMARA MuseoaGesto Natura

Buletinean izena-eman

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko:

  • Telefonoa: +34 943 690 235

Sare sozialak

Sare sozial naguesietan jarraitu edo zabal iezaiguzu. Edota RSS bidez, gure berriak jarraitu.
Hemen zaude: Hasiera Berriak SORMENAREN KABIA, ARTISTEN EGONALDIRAKO DEIALDIA