FAGUS Alkiza

Irteera, Alkizako Mendi Ibilbideen irekiera ospatuz

ernio-irailak-21

2014ko Irailaren 21ean, Mendi Ibilbideen irekiera ospatuko da. Ibilbideetan zehar, Ernio Gazumeko Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) aurkitu ditzazkegun habitat eta babestutako espezieen inguruko informazioa dago.

Gehiago irakurri: Irteera, Alkizako Mendi Ibilbideen irekiera ospatuz

FAGUS Alkiza-ko webgunea martxan

fagus-webgunea2014-ko Irailan martxan jarri dugu FAGUS Alkizako webgunea, hilabete batzuk lanean igaro ostean, frogetarako bertsioa edukiez osatu eta kaleratu dugu. Denbora medio, atalak hazten eta eraldatzen joango dira; berriak sortuz ere.

Erabiltzaileak parte hartzeko bere lekua ere izango du, proiektu ireki eta bizi bat izan dedin.

Alkizako Udala Naturtzaindiarekin bat, biodibertsitatearen alde

Orain, Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) izanik, KBEei dagokien Kudeaketa Plana abian jarri da eta kudeaketa plan honen barruan dauden hainbat neurri aplikatzen hasia da udala Naturtzaindiaren laguntzaz. Honela, Kudeaketa Planaren neurrietariko batek zera dio:

Plangintzaren indarraldian (6 urte), jabetza publikoan eta Berrezartze Ekologikoko Eremuen (BEE) barruan dauden baso-landaketen %100 bertako baso (baso autoktono) bilakatzea.

Beraz, adibidez, Alkizako udalak badu Kudeaketa Planaren neurri honen ezaugarri guztiak betetzen dituen lur-sail bat, hala nola, orain 60 bat urte alertzeekin landatu zuen 1,7 ha-ko saila (jabego publikokoa da eta Berrezartze Ekologikoko Eremuan kokatzen da).

Informazio gehiago, honako fitxategi honetan

Laguntzaileak

Alkizako Udala Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako FOru Aldundia Udalsarea 21 Natura 2000
NaturtzaindiaURMARA MuseoaGesto Natura

Buletinean izena-eman

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko:

  • Telefonoa: +34 943 690 235

Sare sozialak

Sare sozial naguesietan jarraitu edo zabal iezaiguzu. Edota RSS bidez, gure berriak jarraitu.
Hemen zaude: Hasiera Berriak